Blog

 

 

 

TODO SOBRE BODEGA ESLAVA

Eslabak eta Sait-Étienne-de-Baïgorryk mahasgintzaren eskutik harremanak estutzen dituzte

Uztailaren 27an, larunbata, egin zen mugaz gaindiko lankidetzaren bi egunetako lehena Saint-Étienne-de-Baïgorry eta Eslabako herrien artean. Hurrengo jardunaldia irailaren 8an ospatuko da.

Ekimen honen helburua bi bazkide komertzialen arteko harremanak estutzea eta lehen sektorearen dinamizazioa sustatzea da, betiere fokua mahasgintzaren produkzioan kokatuz, mugaren bi aldeetan ekonomia sozialaren motorea baita. Bazkide hauetako lehena, behe mendi nafartarrean, Eslaba, nafarroako foru erkidegoan. Bigarrena, Sait-Étienne-de-Baïgorry, pirineo atlantikoetan, Akitania berrian.

Elkartasun estrategiko honen bitartez, bi herrien arteko anaitasuna lortu nahi da etorkizunean, jarduera turistiko-komertziala sustatzeko helburuarekin.

Hala, jasangarritasun ekonomiko bat garatzeko asmoarekin zonalde ruraletan. Hori guztia dela eta, bi topaketak jakintzak, esperientziak eta proiektuak, bi lurraldeetako instituzioen artean partekatzeko helburuarekin ospatzen dira.

Lehen jardunaldiaren programa – Uztailak 27

9:30h. Parte hartzaileen harrera, kafea.

10:00h. Eslabako alkatearen eskutik ongietorria, Estibaliz Lerga.

10:10h. Eslabako upategi kooperatiboaren presidentearen eskutik ongietorria, Felix Bariáin.

10:20h. “Eslava: Villa de viñas” visita, Santa Criz-era eta mahastietara bisita.

11:40h. “Santa Criz de Eslava, reflejos de Roma en territorio vascón” erakusketara visita.

12:00h. Eslabako upategira bisita: Bidai sentsoriala garnatxa baliatuz.

13:00h. Jardunaldiaren itxiera, esker onak Eslabako udaletxearen korporazio munizipalaren eskutik.

13: 15h. Buffet, dastatzeko menua

14:00h. Topa popularra.

14:15h. Agurra, bisitarien itzulera Saint-Étienne-de-Baïgorry-ra.

Bigarren jardunaldiaren programa – Irailak 8

*Programak aldaketa batzuk jasan ditzake aurreko asteetan

7:30h. Autobusez irteera Eslabatik.

9:30h. Iritsiera, ongietorria Le Cave d’Irouleguy kooperatibako mahastizainen eskutik.

10:00h. Bisitaren hasiera, kooperatibaren historiaren inguruko hitzaldia. Gaur egungo upategiaren funtzionamendua, produkzio prozesuak eta mahastien zaintzarako prozedurak.

11:30h. Dastaketa.

12:30h. Hamaiketakoa.

13:30h. Itxiera, agurra mahastizainen eskutik eta azken argazkia.

13:30h. Eslabara iztulera.

Ir al contenido